XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

udaberri-aurreko miñ eta nekeak

Joandako Abenduaren 28 ta 29`an, Euskal-erlijiosoen Bigarren Batzarra egin zan Loyola`ko Gogarte-etxean.

Larogeitaka erlijioso ta monja bildu zituan Batzar interesgarria.

Meza ederrez eta salmu-kantaz asi ta bukatutako batzarra.

Euskera utsean eratu ta eraman genduan batzar anaikorra.

Batzarraren alderdi onak etziran exkasak izan.

Erlijiosoen betiko ta gaurko ZER izateari begiratu genion.

Traszendenziaren eta kristau-anaitasunaren lekukotasun eta agerpen izan bear dugula, bein da bider esan zan.

Gure NUN ta gure NOLA izatea aaztu-eziñekoa dugula aintzakotzat artu zan.

Eta gure ZEÑENTZAT izateari, batezere, asko begiratu genion.

Puntu onetan txikien eta beartsuen aldeko eta Euskalerrian Euskalerriko izan bear dugula, argi ta garbi ots egin zan.

Batezere gure Erriaren gaztedia maiteki gogoan izan genduen.

Ez bai-daude banaka batzuek, millaka ta millaka aur, gaztetxo ta gazte Euskalerrikoek baizik, erlijiosoen eziketa-etxetan eta ardurapean.

Eta biarko egunez gure Erria ta gure Eliza gaurko gazte oien eskutan egongo dirala, ez genduen aaztu.

(Kanpoko erdaldun jendez gañezkatu zaizkigun gure Erriaren alderdi ori inmigranteen alderdi izugarri ori, alegia ez genduen askorik ikutu.

Problema onek bakarrik eskatuko luke, lenbaitlengo euskal-erlijiosoen batzar berri bat.

Baña bai arazo ori ta bai euskal-Eliza osoarenak diran beste lanbide asko, gure Obispadu-alderdiekin nahasian ibilli-bearrezkoak direla aitortu genduan.

Inmigranteena bezelaxe, katekesiarena, liturgiarena, ta era bateko ta besteko langilletasunarena, t.a.).

Ordu gutxitan pentsaketa, izketa eta erabakiketa asko egin zan Loyola`ko Batzar artan.

Baña alderdi mingarri batzuek ere izan zituan gure Batzarrak.

Esan ditzagun: Zenbait erlijioso-familietatik iñortxo ere ez genduen ikusi.

Asko deituak izan arren, oraindik ere gutxiegi dira erantzun dutenak.

Nun dira Domingotarrak? Nun San Bizente Paul-eko-aren seme ta alabak?.

Euskalerrian ain erroturik dauden Kaputxino ta Karmeldarrak, nun?(Eskerrak, Aita Yurre beti gazte ori ta Aita Jose Mari Etxeberria, Larrea`ko langille trebe au, an genituala).

Alako ikastetxe aundi ta zabalak euskal-umez ta gaztez beteta dauzkaten Marista, Marianista ta Salesianotatik etzan alerik ere azaldu.

Monjak igaz baño geiago ta kongregazio geiagoetatik agertu ziran.

Eta bai gogotsuak.

Baña gure lurraldea monja-etxez josita dagolarik, eta ainbeste millaka euskal-neska txiki ta gaztetxo beren ardurapean artuta dauzkatelarik, eundik bi ere ez dira, noski, izan Euskalerriko monjaetatik Loyola`ko Batzarrean azaldu direnak.

Zer esan nai ote du orrek?.

Okerragoa ta mingarriagoa dan beste zerbait ere esan bear da.

Batzar artara joateko baimena umilki ta zintzoki eskatu dutenak ere badira an-emenka.

Eta baimen ori ukatu egin zaie.

Auek dira gure penak!.

Bañan miñetan eta neke-artean baldin ba`goaz ere, min eta neke auek laister ba-datorren udaberri baten jaiotz-aurrekoak ditugu.

Aur berri bat ba-dator emen.

Erri baten nor izatearen ezaguera ta aitorpena.

Eta Erri ortan errikoitasun jatorrean errotua ikusiko dugun mundutar kristau-Elizaren arpegi berri bat somatzen ari gera.

Eta emengotar izango dan Eliz orren, Erri onen salbamen eta Erri onek osotu bear duan egiazko nortasunaren alde, fede-maillatik, benetan lan egingo duten erlijioso ta monja talde gure-guretuak izango ditugula, sinesten asita gaude.

Amets ori egi biurtu aurretik, ordea, miñ eta neke asko pasa bearko ditugu.

Kristau-mistikan guzi ori normaltzat artzen jakin bear dugu ta, onuzkero, ba-dakigu.

Orregatik oraingo min eta nekeak, ondoren datorren udaberrirako, bear-bearrezko prestakizun bezela artzen ditugu.

Eta 1974`ngo azkena baño leen, guk espero dugun udaberri ori gaur baño bertarago ikusiko dugula, ziur gaude.

A. AGIRRETXEK.